Ingles Ingles
 

Bilatu
Berrikusita
  
"Unibersalia" estructura bat da, kultura zientifikoa hiri zehatz batean (Gasteizen alegia) zabaltzeko eta bultzatzeko pentzatuta dagoena, biak, zientzia eta hiria, hiria eta zientzia, ibilbide bakar bat jarraitu dezaten, ibilbide horrek, denbora aurrera doan heinean, biak erlazionatu ahal izateko."Universalia", urteroko gertakaria izateko pentzatuta dago. Atal ezberdinez osatuta, eta ZIENTZIA HANDIA ardatz nagusia izanez, bere esparrua hiri osoko (Gasteiz) egitura soziala, kulturala eta instituzionala parteartzearekin zehazten da.

"Universalia", hiru idei ezberdinak (Unibertsitatea, Orokortasuna eta Ekintza) hitz bakar batean azaldu nahi ditu:

1. Unibertsitatea: Jakin, Jakintasuna, Zientzia eta Kultura kontzeptuekin gehiago eta hobeto identifikatzeko beste edozer ez dagoelako.
2. Orokortasuna: "Universalia"-ak, benetazko globalizaste bokazioa duelako, arlo ezberdinetan isladatzen dena
  • Edukinen arloan, murriztasunik gabe: Giza- jakintasunaren edozein arloko trataerarekin , posible diren ikuspegi guztien partehartzea erraztuz.
  • Giza arloan, bazterketarik gabe: Interesgarriak diren puntuak ipiniz eta gaien tratamenduan sakontasun maila ezberdinak jarriz, adin ezberdineko taldeek parte har dezaten.
3. Ekintza: Aurrekoa, proposatutako helburu handizale hoiek bete ditzaketen ekintza zehatzen bidez aurrera eraman behar delako, tamaina handiko gertakari batean, edizio bakoitzean, zientziako gai handi bat bereganatuko duen gertakaria alegia, gai hori zientziaren ikuspuntutik eta beste ikuspuntuetatik ere landuz. "Universalia"-k ez du zientziazko batzar bakar bat izan nahi, ezta aste zientifico bat ere.