 |
|
|
|
 |
|
|
"Universalia"-ren
helburu bikoitzak, hau da, kultura zientifikoa zabaltzea eta
hiriaren, Gasteiz alegia, sustapen internazionala, proiektu
honen hartzaileak nortzuk diren era garbi batean zehazten du.
"Universalia"-ren programa, atal ezberdinez osatuta, interes
nahikoa sortu nahi du, bi ondorengo erantzun hauek sortarazteko:
parte hartzearen eta kanpoko ondorioak deitu dezakeguna.
| 1. |
Parte hartzea:
Uko ezineko helburua da, "universalia"-ren helburu hurbilena delako, hau da, prestatutako ekintzetan ahalik eta jende gehien integratzea. Alde hau betez gero, kulturaren hedatze eraginkor bat lortu daiteke. Horretarako, hiru motatako ikusleak bereiz daitezke: |
| |
- Lekuko edo bertako ikuslea, kualifikatu
gabea, oinarrizko prestakuntza batekin, baina hirian ematen diren ekimena berrien harbera.
- Lekuko edo bertako ikuslea, erdi kualifikatuta
edo kualifikazio erdi-altu batekin, zientzia eta jakintasun orokorrean interesatuta.
- Lekuko edo bertako ikuslea, aukeratutako gai zientifikoan kualifikatuta, baina ez espezializatua.
- Kanpoko ikuslea, aukeratutako gai zientifikoan kualifikatuta (ez da beharrezkoa espezializatuta egotea). Honako hau, aurrerantzeko edizioekin handitzea saiatu nahi da, bere baitan, hiriaren, Gasteiz alegia, sustapena lortzeko lehenengo urratsa osatzen baitu.
|
| 2. |
Kanpoko ondorioak:
Dudarik gabe helburu zaila da honako hau, "universalia" ekimen original bat bezala (osaketa intelektual eta kultural guztiak bertan sartzeko pentsatuta dagoena eta bere programaren aspektu guztietan kalitatea eta xehetasunak landuz garatuta dagoena) ezagutzea lortzetik pasatzen baita. Azkeneko lana balioztatuko dutenak unibertsitateko erakundeak izango direla ulertzen dugu, hau da, kultura zientifikoa zabaltzeko espezializatuta dauden erakundeak, eta komunikazio bideak ere, orokorrak eta espezializatuak.
"Universalia"-ri buruzko ideia oso positibo bat sortarazteak, gertakari hori aterpetzen duen hiriaren kanpoko proiekzioan era zuzen batean eragina izango duela uste dugu ere, eta horrek, ezagun eta ezezagunen mirespena bultzatu dezakeen proiektu positiboen finkapena errazten du.
|
|
|
|
|
 |